Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

Teilatuan

 

[...]

—        Garai eroak bizi ditugu, bai, bainan eroak gira gu ere. Proiektu eroak ditugulako gira teilatian, eta ez girelako haienak.

—        Eta begirada gorri. Horrek salbatuko gattu. Lasai, atzokoa ere pasatu da.

—        Berdinetik berdinera doana izan daiteke ederra ere… lurra lurregia ez bada.

—        Zurrunegia. Pisuegia.

—        Hori izanen da urak beheiti buruz daraman “egia”. Garazirantz, edo beherago.

—        Eraun dezala gure izerdiekin batean. Behetti begiratu behar omen da jatera ematen diguna ikusteko. Ardiak egitten duen bezala… bai zera!

—        Kabalak ahotik jaten du mundua. Ez, ez gira hain desberdinak.

—        Zure taupada aditzen dut, nekatu zara murruan gotti.

—        Bai, ozenki ari zaut bihotza. Ez da gutti. Ez gira gutti elizaren teilatian.

—        Puntaren puntan biek. Eta hiru kolore paisaian. Hoiek behintzat gureak dire. Edo ez? Ene, zalantza hauek!

—        Zalantzak garamatza bilatzerat, ekartzen gitu teilatietarat. Hedatzen gitu, berrasmatzen, mugagabetzen.

—        Zientzia eta hitza ez direlako guzia azaltzeko gai. Eskerrak.

—        Aunitzez gehiago baita jakin ezin duguna. Begira espazioa. Eskerrak.

—        Miauka ari gara orain ere, noraezean.

—        Gatuak girelako. Polit sentitzen niz horrela.

—        Baita ni ere. Eta badago badakigula ez dakigun hori ere, jakinduria zaharra, intuizioarena.

—        Taupadarena.

—        Ene, gau ero hauek! Berriz ere harrautuko gattuzte teilatuetan!

—        Eta hiru margodun zapi desberdinak hagetan, eta guk izerdia kopetan. Odola ez dugu urdina. Badakigu gurea zoin den.

—        Argitzen hasia da, freskatzen, jautsi gaitezen berriz ere lurrera. Kafea hartuko dugu C’Vall-en?

—        Ez, ez.. etxean hobe.