Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

XIV.

 

 

Abisua jasotzean urduri ari dira

zer datorren jakitun

ele bakarreko hizkuntzan ari dira

zer datorren jakitun

taldearen babesean hauspotuago

indartsuago

joarea zintzilik ari dira

ezkila zintzilik ari dira

ez dute maite inork azazkalak moztea

ez dute maite murtxikatu ezina jatea

zaporea maite dute

lurraren zukua eta usaina,

belarrarena eta ihintzarena

belarrarena eta erroarena.

Etengabe ari dira.

Beren ahotik nor dabilen badakit

sakonaren sakona

arbasoaren arbasoa

oinarrizkoak hitz bakarra

nahikoa du guzia errateko

hotsak baino ahotsak axola baitu

manerak

bizitza sinplea denean gertatzen da.

Hara, begira iezaiezu minutu batez

geldi-geldi aurpegira

—zaila da hagitz—

ulertuko duzu zertaz ari naizen:

bide errazena maite dutela

Imilitz urak bezala.

Zorionak, hitz bakarrekoak, ez duela nekerik

 

                                                             Belar zati bakoitzean mundua dastatzen ari dira. Ardi dira