Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

XXIV.

 

 

bertzeetan ez. Bertzeetan abiatua nauzu, lizundua…

 

ilunabarrak iluntzen

 

zergatik ezkutatzen dizkidazu

paisaiak

koloreak eta formak,

lainoa mendi magalean baino

begietan badaramat?

Ikusten ez dudan zein xokotan

dituzu

bizitzaren alderdi biziak?

Guziak desagertzen dira

guziak ez

beldurrak ispiluan daude

ordu ttikietan orduak txikitzen

 

Begietako magalak malkartsuak

zaizkit

 

Neroni iluntzen naizenean

desberdina da.

Bertzeon begiak ispilu

logelan sartu eta lanpara

itzaltzen dut

begiak itxi

ni neu gau izan arte.

Bertzeon koloreak eta formak

bere baitara ezkutatzen

dituen

lapur hori izan arte