Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

IV.

 

 

Bila zaitut

non dagoen nire begirada

hor bazina

 

Begiez bila

soinean daramazuna

zure ispilu arrazionaletik at

 

Bidean behera

Garazirantz behera

edo beherago

galderarik ezean bidaide nauzu

edo egin ezinean

 

Nolakoak diren begirada hauek,

nola harrapatu

beti aitzinean daroaguna?

Harrapatu nahian, nahiak harrapatuak

 

Eutsi, ez etsi, hurbil naukazu

bilatzen dut non dagoen

nire begirada

nire denbora

 

adituaz

bihar mugituko dituela

haizeak adarretakoak

biluziaren ederrerantz

 

ederrak biluzten duen bezala

nire begirada

harrapatzean baino bila

zaitudanean