Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

III.

 

 

Kintoan pagoen hostoak

honetaz eta hartaz ari dira

baina ni nauzu, erran bezala,

beldurraz mintzo natorkizuna

 

Denborak ez du adinik

maitagarria denean Joana

Atea ixten dut etxean sartzean

jarraitzen didanarekiko fidagaitz

edo maite dudanari joaten ez uzteko

 

Baina ni naiz , bakarrik ni

atearen bi aldeetan dagoena

ez dena ez sartzen

ez ateratzen

ez duena ez sartzen

ez ateratzen uzten

 

Ni, eta nire beldurra

aitzinean, aldeetan, gibelean

polita deritzozu halako konpainia

halako bakardadean

daramadanak nakar noalarik

 

Belarra haztean

berdinetik berdinera doan berdea da.

 

“Berdinak, berdeak baino gehiago

horrela nahi gituzte, ezta?

 

Ez ba, ez , ez eta ez!

Gaiztoa da beharra, behartsu behar gaitu

 

badakit

 

eta badakit beldurrak berak ireki dizkidalako begiak, kuraiaz begiratu ahal izan diodanean