Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

V.

 

 

Ihintzak maite du

belar berdea,

ihintzak maite du

belar berdeak goiti

dakarren gogoa

 

Maite du muxukatzea

murtxikatzea

xehe-xehe maitatzea.

Nork ez du maite

maitatua izatea?

 

Hau al da erran nahi dautazuna,

bertzearen goseak asetzen gituela?

 

Onartua dugu, bai,

baina ez gaitezen lerrotu

ez larritu

hor nonbait daramagu

goiti doan belarraren gogoa

 

Lurraz eta zeruaz ari natzaizu:

badakidala badakizun hartaz,

ez garenean gaituenaz,

masailetik irristan doan

tanta bakoitza elkarri xukatu

behar izan diogun hartaz,

 

                             ihintzak belarra maite duen moduaren bila