Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

VII.

 

“Maitatzeko moldeak eta moldeak direlako. Ikus itzazu kabalak pentzean: goseari ausikika gose direlarik, goseari ausikika ase direlarik”

 

 

baina errespetuaz ari

natzaizunean

ez naiz ba

maiteegi nauenak

maitatzen dakien

modukoa.

Halako beroa

goxotasunetik baino

gaixotasunetik mintzo da