XII.
Amerikanoinean
lagunen zapata hotsak urrutitik
sumatzen nituen gelara noa.
Aulki ttikiak, arbela handia
leihoaren bertze aldean, espazioa
itzuli naiz, bazatozte
Arkatzari punta ateratzea
iraultzaren hasiera zen hemen
papertxoak botatzea, jarraitzea
buruarekin erregelak puskatzea, ailegatzea
Matematikaren gauaren lerian,
multzoak, azpimultzoak
egiak, egia osoak, egiak ez bertzerik
begi bat itxi, mihia kanpora
eta irriak eta orriak
Gortinen atzean ezkontzen ginen
eskailerak ipurdika jaitsi
nola jakin etorkizuna idazten ari ginela
itzuli naiz, bazatozte
Lagunen zapata hotsak urrutikoak dira
baina beti bazatozte
eta itzuli naiz gela honetara
alabaren margoen planetara
Non aurkituko dituzue nire begirada galduak