Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

I.

 

 

Kintoan pagoen hostoak

honetaz eta hartaz ari dira,

beldurrari mintzatu

behar zaiola jakitun

 

Fresko dator udaberria

belarrarekin goiti,

sagarra jan ondorengo

ahoa dakar

 

Soro gainak bazka garbiak

gurutzatzen dira bideak

bidaideak

 

Gurutzatzen dira goseak

gogoak, behe-lainoak

bibote eta bekain xuriak

belagietan, begietan

 

Bziiiii bziiiii inguruan

euli buruarin tantiruria

orain harat, orain honat

orain azalean pausatua

eskuak igurtzi eta igurtzi

 

Baina barka, agudoegi ari natzaizu

ez nazazu gaizki har, ni nauzu

beldurraz mintzo natorkizuna