Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

XV.

 

 

Hitzak

erraietatik goiti

zintzurrean arrastaka

ahora

ahoan

hainbertze desiratutakoen ttuaz

zipriztinduak

erotismoak erotik gehiago duela

arrazoiak arratik gehiago duenean

 

Hitzak

arratsaldeko hiru eta erdietan

Mentako terrazan edo Cafe La Habanan

hainbertze maitatutakoen haserreak

denborarekin

denboran bidaiatzeko

arrazoi bilakatuak

 

Hitzak

maitasuna eta denbora

behar dituelako

ahots propioa izan dezan.

Egia kanpoko inoren inolako

eraginik gabe

adierazten ikas dezan

 

Halakoetan hitz egin baino

hitzak eginen dituzu.

Hitzak eraiki katedralen

moduan

 

zure

                 aldez

zure

                 moldez

zure

                 hatsez

zure

                 ahotsez