Behe-lainoak
Behe-lainoak
Iban Garro

UREPELE
 

 

 

Urteak dira, hamarkadak, Behe Nafarroako Urepelen norbaitek “marka” egunaren bezperan elizaren teilatuan ikurrina paratu zuela, udaberriko ortzirale gau batez.

        Ofizialek, ofizialki ezkutuan eduki nahi zen zerbait agerian nola, ez zioten besta egun handiari hasierarik eman ikurrinaren kentzea behartu zuten arte.

        Aspaldiko kontuak dira… edo ez?

        Goi Nafarroako Iruñean, San Fermin bezperan, horrelako zerbait pasatu zen duela ez hainbertze. Txupinazoa gibeleratu zen arrantzale talde batek jarritako ikurrina —horiek ere teilatutik— kentzea behartu zuten arte.

        Nafarroaren gorabehera horiek… baina, gu ez gara haienak, ezta?