XX.
Ez dizut mihia ahoan
sartu nahi
—abiatua nauzu, lizundua—
ez bada nirekiko harridurak
zabaldua
Aunitz dut nire kontra
gaitasun galduak narama
ezezkora
guttienez zalantzara
Baina jakin
—ezagutuko nauzu pixkanaka—
ez didala goiz edo aho argiak
bizipoza pizten
pozaren izuak baizik
Jakin
maite zaitudala
entendimendutik at bila
zaitudanean
eta bila eta bila eta bila
zalantzak didalako goiza —edo argia— pizten