Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
xx. mendean sexu-afektibitatean aurrerakada egin ote dugu?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
xx. mendean sexu-afektibitatean aurrerakada egin ote dugu?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Eta ligatzeko?
— Gu juergatan, hemen Goierrin, herriz herri muittu izan gea beti. Noizen behin kanpoa igual. Goierrin danok alkar ezautzen gea, betiko aurpegik. Bere izena ez jakindare, ze herritakoa dan ta ze kuadrillakiņ atatzen dan bakizu... hau hola izaten da. Ta geo ligau, ba juergan beti.
— Bai, eoziņ atsaldetan geittuta ez.
— Ez, atsalde baten geatu ezkeo, bezperan juergan lotu ezkeo.
— Es ke hemen zaille da, danak ezagutzen dituzu ta ezautzen zaizte. Ez da izaten: Zeiņ ote da gustatu zaten pertsona hoi?! Dauneko badakizu, ezautzen dezu..!
— Bai, gutxi gorabehera baukezu bere berri.
— Beste herritakoa izandare ze mundutakoa dan, ze inguru daken...
— Ta gero bai, gero juergan.
— Alkohola, egie esanda, alkohola faktore oso inportantea da.
— Bai. Musika. Ta ya está.
— Beste herritakokiņ relazionatzeko modu bakarra hoi da, juergan. Gu beste herritakokiņ bestela ez gea eoten, ez ba poteo baten eo parrandan. Hoi da relazionatzeko modu bakarra, ligatzeko.
— Nik ustet urte gutxin bueltan Zaldibiko mentalidadek ikaragarri eboluzionau dola, ta herri txikie izanda, merittue dakela esango nuke. Gu umek giņela, mutil bati beste mutil bat gustatzea... bueno, bueno... astakerie zan! ta etxene hala aitzen zendun. Ta azkeneko 10-15 urte hotan, derrepente etxen normalizatu eiņ da ta gure artene bai. Baiņo holaxe ee! Nabarmen.
— Nik igual Gaztetxea harremanetan inportantea izan dala esango nuke. Azkenen bertan jende pilla batekin ta generazio desberdiņetako jendekiņ harremantzen zea. Juergataz aparte, asko harremandu gean toki bat dala esango nuke.
— Gero bazan Pikadero deitzen giņun txoko bat, goien.
— Gaztetxeko ganbaran zeon, teilatu formea zeken. Hor bai, relazio pila sortzen zien. Argi berezie jarri gendun, gorrie. Baju xamarra zanez koltxoiak jarri giņuzten ta hantxe eoten giņen gaueko ordu txikikarte. Han bai etzala alkoholik eoten sekula, ta ordubik, hiruek...
— Guk sexualidaden aurreneko formakuntza 3. DBHn edo jasoko gendun. Lotsagarrie. Oso txarra. Instituton.
— Sexualidadei buruzko gauzak Pikaderon hitzeitten zien!! ta gaztetxen orokorren...
— Ta Oiduiņ!
— Ta Oiduiņ, klaro...
— Toki hoi da... eztakit nola esplikau. Toki hoi beste mundu bat da, toki hortan... herriko guztik bertatik pasa dienez, eoziņi galdetu ezkeo seittun akordauko da bertan bizitakotaz.