Xamurtasunaren historia Zaldibian
Xamurtasunaren historia Zaldibian
Peru Calabaza Saban

ZALDIBIA
 

 

Baina benetan...
Xamurtasuna Zaldibian?

 

Kalean ibili da Esteban jendeari galdezka eta Xamurtasuna eta Zaldibia hitzak esaldi berean sar litezkeenik zalantza handiak dauzkate zaldibiar askok. Gizonen arteko besarkada batek, estua edo luzea bada, bizkarreko fuerte batzuk lagunduta egon beharko du, porsiakaso, ez dezaten pentsatu...

        Izan ere, familiaz kanpoko pertsona helduen arteko xamurtasun adierazpenak ia-ia jarduera klandestinoa bilakatu dira urteen poderioz. Honek txoratu egiten du esploradore sentikorra eta galdera berriak ekartzen. Esate baterako: hala izan al da beti?

        Aldaketa historiko nagusienak azken ehun urteetan gertatu direla uste izaten da; alegia, antzinatik zetozen bizimodu eta ohiturak nolabait bere horretan mantendu zirela hemen, baserriaren edo arrantzaren inguruan kasu, xx. mendea etorri eta denbora tarte batean dena hankaz gora jarri zuen arte.

        Horren arabera, aurretik igaro ziren milaka urte horietan zehar pertsona euskaldunen jokamoldeak eta harremantzeko erak apenas aldatu ez zirela uste izaten da. Orduan...