Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
xx. mendean sexu-afektibitatean aurrerakada egin ote dugu?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
xx. mendean sexu-afektibitatean aurrerakada egin ote dugu?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Badago zerbait esploradore lotsagabe honek ulertzen ez duena —edo kezka bat sortzen zaio behintzat—, euskal mitologiako istorioak argigarri izan daitezkeela-eta ikertzen jarri denean. Kontakizun horietan beti ageri baita ongia eta gaiztoa bereizteko nahi hori, eta askotan apaizak edo kristau sinestunak dira argitasunaren eta zuzentasunaren ikur, numen fantastikoak gaizto, anker, astakilo eta inozo direlako. Barandiaran, Azkue, Satrustegi eta enparauak, etnologo eta maitagarri izateaz gain apaiz zirela ezin alboan utzi, eta hortik ere euren ikuskera mugatu samarra izango zutela uste du.
Akelarreei buruz jasota dauden errelato guztiak ere, adibidez, edo kanpo begirale kristau izutu batek egin ditu, edo tortura gogor pean inkisizioak akusaturik zeudenek aitortutako barrabaskeria eta lizunkeriak dira. Ez du aurkitu Estebanek akelarreetan sinesmen eta plazer osoz parte hartu zuen inoren lekukotzarik, nahiz eta ospakizun haiek gaur egun imajinario kolektiboan orgia eta hedonismo magiko batekin lotzen diren.
Bere ondorioak atera ditu. Mende askotan zehar bi mundu ikuskera arras diferenteren arteko talka egon zela ikusi du: antzinatik datorren kosmogonia naturari lotua, euskalduna, panteistiko eta matrifokala zena alde batetik; kanpotik etorritako ikuskera indoeuroparra, androzentriko, kristaua eta patriarkala bestetik, zibilizazioaren izenean aritzen zena.
Mendialdeko eliza gehienak aurretik izaera magikoa zeukaten parajeetan kokatu ziren, naturarekin loturiko festa egunak bereganatu zituzten eta mundu ikuskera zaharrean hainbesteko garrantzia zeukaten mitoak ere, belaunaldiz belaunaldi kontatzen ziren istorioak, bizitzaren ikuspegi hari zentzua ematen ziotenak, forma berriz jantzi zituzten, izaki fantastikoei izaera beldurgarria emanez. Pixkanaka eta modu gatazkatsuan, kristautasunaren moralak eta sinbologiak gain hartu zioten aurretik zegoenari, eta jentilak mendialdean geratu ziren, desagertu arte.
Bestalde, Zaldibia herria nahiko kontsolidatua zegoen, izena ere bazeukan, nahiz oraindik Ordiziarekin elkartuta egon, beste herri txiki batzuk bezala. Bere eliza nagusia ere bazeukan, eta dozenaka etxe izendunak, horietako asko gaur egun ere hortxe dirautenak: Kanpain, Zubiaurre, Albisu, Iturriza, Nazabalenea, Goroskindegi... Ofizio ezberdin asko agertuak ziren: ikazkinak, errementariak, errotak, bentak, zurginak, sagardogileak, saskigileak, teilaginak... Erloju publiko bat ere jarri zuten plazan!
Aipatu beharra dago ere Gaztelako Koroarena omen zela Ordizia garai hartan, alegia monarkiarik atzerakoi, intolerante eta patriarkalenetakoa zen harena.
Baserri bizimodua zen nagusi oraindik ere, nekazariak eta abeltzainak, baina burdinolak ere baziren jada. Bazegoen dirua, instituzioak, errentak, hierarkiak... ordura arte ez zegoen mundu hori. Inguru osoan zegoen hizkuntz uniformizazioaz gaindi, euskaldunak ziren beste era batean mintzatzen ziren bakarrak. Handia zen bi mundu horien arteko inkomunikazioa. Aldaketa oso handia baitzen: ekonomikoaz gainera, bizitza ulertu eta hari buruzko kontakizunei buruzkoa ere, primitiboak federa ekartzeko lehia hori...
Eta jakina, salto horren aurrean euren bizimodu ohikoari eta grina barrukoei eutsiko zieten askok... Mendialdean batez ere.
Duela 500 urte gaurko Osinbeltz inguruko baserri batean bizi zen gure Maritxuk, larunbatero arratsaldez Pikuetan gora egiten zuen leku sekretu batean zegoen harizti hartan bere lagunekin elkartzera... Han suaren inguruan elkartu, edabe magikoak hartu, norbaitek musika jo, denek dantzatu, taldearen konplizitate osoan gorputzaren plazerez gozatu...
Moral kristau zurrunak debekatzen zituen desioa, plazera, laztanak, dantza eta fantasiaren kontrara jokatzen zutela argi zegoen, baina han magia zuria bakarrik erabiltzen zuten. Egiatan ez zioten inori kalterik egingo, pentsatzen du (inozoegi agian hemen) gure esploradore historialarilarilariak, baina gauza jakina da, esaten dio bere buruari, plazerak ezagutzen ez dituenari amorru ematen diola besteen gozamen beteak...
Egunsentiarekin batera etxeratu ohi zen Maritxu, begirada bizia eta gorputz zoriontsuarekin, bere Juanen ondoan etzatera. Handik lasterrera etorriko zitzaizkien haien sei seme-alabak ohera eta lozorroan egongo ziren goiz parte batean, joango ez ziren meza ordua pasa arte. Maritxuren gurasoak eta bi ahizpa ere bizi ziren haiekin batera baserrian, eta haietako batzuk joan izanak ziren harizti sekretuko topaketara. Han akerraren uzkiari musurik ematen ez zitzaiola ondo zekiten denek etxe horretan. Leinu berekoak ziren denak.
Juan ere egona zen horietako akelarreetan, eta gustuko zituen baldin eta errotako lanetik nekatuegi ez bazetorren. Haurren bat gaixorik zutenean ere, Maritxurentzat larunbat gaueko zita ezinbestekoa zela jakitun, bera izaten zen etxean geratzen zena hura zaintzen eta lotarako kantua abesten: “Lotxo bat eta lotxo bi, amak goxuak ekarri. Beste guzieri bana eta bina, gure umetxuarentzat hamabi”. Hain pozik etortzen zen! Eta hain gustuko zuen emaztea hain pozik ikustea!
Bistan da, etxe hartako kideen arteko loturak eguneroko harremanetan oinarritzen ziren ere: zirriak eginez, ukituz, musukatuz, elkar garbituz eta elkarri mesedeak eginez...