Xamurtasunaren historia Zaldibian
Xamurtasunaren historia Zaldibian
Peru Calabaza Saban

ZALDIBIA
 

 

Zertan gauzatzen da xamurtasuna
herri mailan?

 

— Ez nuke esango Zaldibi herri oso afektiboa danik, ezta kontaktu asko daukeunik gure eunerokon.

        Xamurtasuna kontaktue bakarrik al da?

        Ni neoni igual ez naiz oso xamurre, Zaldibiri beidatuz ez naiz aldrebesena izango baño... gertuko ta laun miñekiñ gehio, bestekin ez gertu ta ezta urrutire… bere neurriñ. Eztet uste Covite dalata urrutiatu behar horrek herritarroi asko eraiñ diunik. Biltzeko dakeun modue dalata, neskatan gehixego eragingo zon seguronea….

        Ez takit ze idatzi behar dezun!

        Xamurtasun hoi gehio ematen da zure kirakokin, eta bestei errespetue diezu. Familitik kanpoare: Beti Gazte jubilatun elkarten aurkitzen dezu xamurtasun haundie, batak bestei laguntzeko, ulertzeko. Bakizu han etzarela bakarrik, beti izango dezula zuri launtzeko prest daun norbait, garai zalletan zu babestuko zaittuna, besoa luzatuko dizuna...

        Gu oooso herrikok gea, oooso herrikok. Ta egie da nahizta mundu berrie ezautu, herriko izaera hoi mantentzen deula.