Xamurtasunaren historia Zaldibian
Xamurtasunaren historia Zaldibian
Peru Calabaza Saban

ZALDIBIA
 

 

...eta Zaldibia?

 

Galdera zail samar honi erantzuteko, alegia zertan den Zaldibia ‘edozein’ herri eta zertan berezi-berezia, Esteban esploradoreak apropos deritzo bertako batzuei uztea aurkezpenerako hitzak jartzen:

        Izan ere, 1960ko hamarkadan Zaldibiako lau neska gaztek Lagunak taldea sortu eta hainbat herritan kantari ibili ziren. Garai hartan Ez Dok Amairu taldea sortu zen, eta Lagunak taldekoak haiekin aritu ziren jotzen boladatxo batean. Handik eta hemendik ibilita, euren herria aurkezteko abesti hau kantatzen zuten:

 

                HERRITXO BAT

 

                Herritxo txiki bat

                Txindoki babesean

                hemen bizi gera

                poz-pozik gure artean

                lara, lara, la....

 

                Nahiz txikia izan

                gure txoko maitea

                ez nuke salduko

                urre guztin trukean

                lara, lara, la...

 

                Amorrain ugari

                baditu ur garbian

                baita txori pranko

                goiko kanpantorrean

                lara, lara, la...

 

                Hain mendi politak

                ditu aldamenean

                nahi badezu ikusi

                guazen nahi dezunean

                lara, lara, la...

 

                Eta nahi badezu

                mondeju txuriak jan

                zatoz Zaldibira... (bis)

                Santa Fe egunetan... (bis)

                lara, lara, la...