Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
xx. mendean sexu-afektibitatean aurrerakada egin ote dugu?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
xx. mendean sexu-afektibitatean aurrerakada egin ote dugu?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Zer da zaldibiar izatea?
—Gu zaldibitarrak gea eta gu Zaldibin pozik! Herri harrotasun hoi badau, haundie! Orokorren Goierrin bakeu gu goierritarrak genan zea hoi igual beste leku batzutan baino gehio, baiņo eskualde barrune, zaldibitarrak zaldibitar. Kanpotik etorri dan horrekin alkarbizitzen jakin deu. Zaldibik jende asko hartu do, industrializazio garaien ta jende asko etorri zan Espaiņi hegoaldetik. Oain urrutixeagotik datoz: Marruekos, Errumanitik asko, Latinoamerikako batzuke bai...
—Jende asko dau herritik asko ata eztana. Hemen lana ta lana ta lana. Animalik dazken jendea... beste lotura bat.
—Gero baita ze aprezio ematen diozun herriko jende ezaunekiņ hitzeittei! Nahiz ta launek ez izan, enkarguta ata ta jendekin hitzeittea, jende heldukiņ hizketan haste hoi, txikitatik, asko apreziau deu. Hoi herri txikitan... herri haunditan, kalerdin, larogei urteko batekin hizketan etzea hasten, baiņo Zaldibiņ bai. Bere bizi guztiņ berri jakittek hurruna juntatzen zeatenen Aaah... eztakitzer... hau dala ta hue dala aitzeko aukerea ematen dizu. Kontu zarrak kontatzeare asko gustatzen zaiu.
—Alkarri launtzek, esate bateako, asko funtzionatu do. Hoi xamurtasune ez al da? Adibidez, hamar bat urte nittula... baserri bat erre eiņ zan, dana egurrezkoa, Urtxuaundi, hemendik gora, oain ia berrittuta dau. Etxea erabat erre zan. Dana galdu zuen. Famili horrentzako dirue biltzeko ekitaldi programa oso bat antolatu zan: kontzertuk, zozketak... gauza pilloa izan tzien.
—Gero esate bateako hemen, elizako rekorrido hoi ez daukenai, plazan bertan omenaldie eitteko oittura izan deu. Normalen eun batetik bestea antolatu behar die. Askotan eiņ die. Adiņekok dienai normalen elizan eitten zaie. Atatakon gorputze, errautsek eo dana dalakoa plaza erdiņ jarri ta jende guztie korron dala ba... kanta dala, beste batek testu bat irakurri nahi dola, beste batek aurreskue, bertsolarik... bakuitze bere eran.
—Baserrik, nere ustetan, asko eraitten do xamurtasunen... ba adibidez amak semealabakiko xamurtasun haundie euki leiken bezela... nere ustez izaera hoi bateze baserritik dator... alegie, aitonamona dien askok baserrikok izandakok dienez hoi transmititu diela semealabai. Ze balore? esango nuke jende asko juten dala gurason etxea, goxotasun horren billa. Bertan ba nere otordutxo goxoa prepatuko diela ta behar deten hoi emango diela. Baserriņe hoi ikusten da: baserrik beak lotzen do familie... Bauzke bere gauz onak ta txarrak. Beti norbaitt eongo dala jakittek, eota eitteko laneako (milla lan darelako) jendea bildu behar horrek, familie sendotzen launtzen do. Kale etxe baten hoi ez dakezu, umek hazteko garaien... Diferente da... Kalen, bikotea, bi umekiņ, etxea re neurrikoa, balore desberdiņeko laun askokiņ eunero eaman beharra... umek modu hortan biziko duena desberdin bizikodue.