Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
Aurkibidea
Munduan artzainak egon baino lehen...
Orduan, noiz hasten da Xamurtasunaren Historia Zaldibian?
Baina... orduan gero zer arraio gertatu zen?
Zergatik uste dugu antzinako garaietako gizarteak xamurragoak zirela?
Baina benetan... Xamurtasuna Zaldibian?
Euskal sena berez hotza eta sentikortasun adierazpen gutxikoa ote da?
Nola galdu genuen gure paradisua?
Zergatik lotsatzen gaituzte gaur egun xamurtasun adierazpenek?
Nola bizi izan dute azken urteetakoa zaldibiarrek?
xx. mendean sexu-afektibitatean
aurrerakada egin ote dugu?
1936ko gerra zibil ankerraren ostean frankismoak ezarritako erregimen faxistak jendartean gera zitezkeen xamurtasun izpi guztiak desagerrarazi zituen begi bistatik, beldurra ezarriz eta bide batez gizartea iluntasun sexuafektibora kondenatuz.
Historiaren artazi handiak hartuta, azken orrialde batzuk moztu ditu gure esploradore Scissorhands honek, liburuak itzuli aurretik:
Frankismoarekin batera, moztu egin ziren II. Errepublikak konkistatutako emakumeen askatasun eta eskubideak. Errepublikak sexuen arteko berdintasuna lortzeko egin zituen lehen saiakerak —botoa emateko eta hautagai izateko eskubidea, dibortzioa eta ezkontza zibila izateko eskubidea, ondorengoen gaineko guraso-ahalaren eskubidea, adulterio-delitua ezabatzea eta eskola mistoetako hezkidetza etorkizuneko berdintasunaren oinarri bezala— ezerezean geratu ziren. Errepresioa eguneroko ogi bihurtu zen 1939 eta 1977 artean.
Frankismoaren ideal femeninoak emakume guztiak etxekotasunera eta guraso, senar edo anai-arreben aurrean men egitera itzultzea zekarren. Errebeldeentzat, bi irtenbide baino ez zeuden: erbestea edo kartzela.
Erregimenaren eta eliza katolikoaren bat egitea funtsezkoa izan zen gerraosteko status quo-a mantentzeko, beldurrean eta isiltasunean oinarritua.
Menekotasuna, guztien zaintza trukean ezer eskatu gabe, asexualitatea eta borondate propiorik eza ziren Jainkoaren eta, ondorioz, Erregimenaren eta Ama Elizaren mesedea irabazteko funtsezko ezaugarriak.
Adibide bat aipatzearren:
“...Garbia izan nahi duzu? Arriskuari ihes egiozu [...] Emakume puru asko ezagutzen al dituzu, haien artean bilera, dibertsio, ikuskizun edo irakurketa jakin batzuk egiten dituztenen artean? [...] Emakume garbi asko ezagutzen al dituzu, dena begiratu, dena pentsatu, edo dena hitz egiten duten horien artean?... Neska onek etxean giltzapetuta egon behar dute, eta ihes egin behar diote bizitza modernoaren arriskuari, arrisku horrek beste sexuarekin ohitzea, okupazio-berdintasuna eta bizimoduaren berdintasuna dakartza, eta horrek emakume maskulinizatu desorekatu bat ekarriko luke...” Emilio Enciso Viana, Acción Católica Femenina de España-n apaiz 1950 eta 1963 artean.
Beste garaietako mintzamoldeak, baina hain hurbilak! Xamurtasunaren esploradore nekatuari hotzikara etorri zaio, liburu guztiak itxi ditu eta kalera atera da haize pixka bat hartzera. Ez da harritzekoa halako jazarpena jasan eta gero xamurtasun eta afektibitate guztiak klandestinitateko kontua bilakatzea...! Eguerdia da eta ez dabil inor kalean, burua lehertzear dauka.
Osinberdeko ur-jauziraino joan da ibilalditxoa eginez eta bertan irudikatu ditu hasierako bi hominido haiek. Laztanez laztan bien gorputz iletsuen izerdiak elkartu zituzten eta intxaurrak elkarrekin jan zituzten arratsalde horretan, eta sagarrak... eta baita intxaur eta sagarrak ez zirenak ere. Lasaitasuna ekarri dio. Oinak ur freskoetan sartu ditu eta hor geratu da arnasa hartzen. Natura zein ederra den sentipen horretan azkenean lo geratu da.
Bere amarekin amets egin du, nola txikia zenean ohantzean ipuinak kontatzen zizkion, batzuetan irakurriz eta bestetan asmatutakoak, eta batzuetan ama bera nola hasten zen Esteban baino lehen lokartzen eta orduan esaldi arraroak eta hitz asmatuak esaten zituen, eta berak esaten zion “Baina ama, zer esaten ari zara?”, eta orduan barre egiten zuten biek. Gero, argia amatatzerakoan, eskutik helduta geratzeko eskatzen zion amari eta hor jada hark ezin loari eutsi eta nola azkenean bere altzoan lokartzen zen...
Zozo baten kantuarekin batera, ziurtasun bat (eta oinak izoztuta) dituela esnatu da: ez du liburuetan gehiago bilatuko. Historia liburuak ez baitaude inolaz ere goxotasunetik idatziak. Pertsonengana joko du zuzenean Xamurtasunaren Historiaren azken aldiko urteak kontatzeko. Erregistro aldaketa eskatzen du historia honek lehenbailehen! Galdera berria idatzi du: