Etxe ikusezinean
Etxe ikusezinean
Sarai Robles

ONDARROA-BERRIATUA
 

 

Etxeetan izkutaturik

 

        Ez zan lehelengoko bidar. Etxin ezkuta genduzen, eskapateko aukeraik euki orduko nahi´ben ihes ein-eta. Ehuntzen dabillenan harixe lez, geure etxik be sare bihurtute euazen ordurako. Beste etxe batetik ailla zin gurea. Gaba zan. Betiko lez.

        Andrazko bi zin, herrikuk bixak. Ez dai noa ixuzen, ez dai itxosoz bestaldea zeharkatzeko asmotan ezkuta ete zin ala lurrez eingo ete zittuezen kilometruk... ez netzen galdetu, hori ez zan galdetzen. Momentu ailla zanin desagertu zin.

        Gehixenak ez diz iñoix bueltan etorri. Harek be ez, nik daienik behintzat. Baine, ontzungun, bixetako gaztienan itxuri hartu netzan neska batei... begixaz kiñu ein netzan, badaezpada, batek jakin... baiñe ez dot uste ikusi ninddunik...