Etxe ikusezinean
Etxe ikusezinean
Sarai Robles

ONDARROA-BERRIATUA
 

 

Paretako izkribua

 

        Gaur, enegarren urteko enegarren hileko enegarren egunean, Ondarroako Alamedako paretetako bat goitik behera margoturik azaldu da. Testu luze bat du idatzirik, herriko beste zenbait txokotan panfleto moduan ere zabaldua izan dena. Paper honetan nik neuk ikusi moduan jaso dut:

        Albuko herriko bixilagunai traiziñoi leporatu gako haren egoerin nondik noakuk aztertu baik. Bi lagunen arteko ika-miketan bixan bertsiñoik ez entzuti eta halan da be iritzixe emoti ezta herritxar ona ixati. Egixe ra bakarran esanak entzun douzela ontxe arte, bañe guzurretan ibili rela esateko proba nahiku dakauela esan geinke. Aitxatutako probak erakusteko eta albuko herriko bixilagunan bertsiñoi entzuteko, kontzentraziñoire deixe etxen dotsuau, arratsaldeko zortziretan Kamiñazpin, handik alkarreaz juteko Alameda...