Eranskina
(Mikel Olanok idatzitako Aio, Leitze hiztegitik)
lipitz
“Brizna” (Azp. 63-4). Izen askori lotzen ahal zaio, beti ere “gauzaren murritza, ttikitasuna” nabarmentzeko. Elordin Joantxo Barriolak, konparaziora, honako esaldi honetan txertatu dit: “Euri lipitz bet, langarra benő arin?goa”. Astaitzagako Batiste Zabaletak, berriz, honela esan dit: “Hik ez dok lanen lipitzik itten”.
eluts
Leku ospela, laiotza. Ia eguzkirik sartzen ez den paraje itzaltsuak izaten dira. Badirudi gaur egun ez dugula toponimian beste inon. Areson, esaterako, Elutseta, Elutser (edo Elutseder) ditugu, eta Leitzan Eluts aundi. Izen arruntetan, aldiz, gaur egun ospel adjektiboa erabiltzen da lautik lautan: leku ospela, baserri ospela, mendi ospela... eutera, ospel.
iartza
Baso zati bat soildu ondotik, egur ihar eta zakardi gelditzen den eremua. Horixe gogorazten[gogorarazten] dute, hain zuzen ere, Iartzaundi eta Iartza toponimoek, Joxemiel Elosegik adierazi didanez. Iparraldeko zenbait hizkeratan erabiltzen den ihartze (“udazken, larrazken”) hitzarekin alderatu beharko litzateke beharbada. Baina horretaz gainera, iartza hitzak badu Leitzan oihartzun historiko ozen bat: frantzeste[frantseste] gerraren garaiko Frantzesen iartza leku izena, beste zenbaitek Frantzesen arrobie edo Luisen zurrubillue deitzen dutena. Honatx Sorobarrengo Joxantonio Sukuntzaren azalpenak: “Gero, Bonapartek or beian abandonatute utzitteko frantzes orik, erretiren eldu ziela galdu zien Frantzesen iartzan; aitzea izanen dozo or Leitzalarren, Frantzesen iartza deitzeioan lekue, ba ortxe galdu zien frantzes saill aundie. Or paraje gaizto ikaragarrie da, dena arkaitze ta malkarra. Pasatzeko arteka estu bet da, ta an irrittu ezkero, beiko erreka yo arten eztao gelditzeik. Ta, esaten due: frantzes orik eldu ziela yakinkio ta, baten batek ure bota omen zula ta, koillatea izan da, gaben eldu zienak, denak beiko errekara yoaten!” (PP 96: 591)
tolorta
“Arroltze tolorta. Huevo podrido, batueco” (Azp. 67).
zipitt
Pertsona erretxina, zipotza, ezinegona eta zirikatzailea; horrela adierazi dit Artxikoneko Maria Jesus Gogortzak.
aztin
Arestian. “Aztin. Hace un momento. Aztin etorri da” (Azp. 63-4). Honela jaso diot Astaitzagako Mikela Labaieni: “Aiztin aitto gatton beoriken kontutan, oain? seittuko zeionu orri pixkoat”. Martin Lizarraga “Infernu” txerriketariak esana: “Zugarramurditik sartzen ginőzen mendiz- mendi beste aiztin esan doten Arizkungo eta Mayako baserri horik denak ekusiz”.