Nahasketak I.
Maitasunak
Ahots berria
“Laguna”.
Hitza sentitu dut haren besarkadan, haren begiradan. Hark ni hartu eta mundua erakutsi didanean.
“Laguna”.
Hitza sentitu dut. Eta, bilatu.
Saiatu naiz topatzen Lipitzen arintasuna; eta aurkitu dut, baina beste zerbait ere bai.
Saiatu naiz topatzen Elutsen freskotasuna; eta aurkitu dut, baina beste zerbait ere bai.
Saiatu naiz topatzen Iartzaren zintzotasuna; eta aurkitu dut, baina beste zerbait ere bai.
Saiatu naiz topatzen Tolortaren mugimendua; eta aurkitu dut, baina beste zerbait ere bai.
Saiatu naiz topatzen Zipitten bihurrikeria; eta aurkitu dut, baina beste zerbait ere bai.
Saiatu naiz topatzen Aztinen jakinduria; eta aurkitu dut, baina beste zerbait ere bai.
Eta beste hori ez dator jainkoengandik. Eta beste hori zurea da: harri-jasotzailea.
Nire laguna.