Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia
Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia
Ugaitz Agirre Zapirain

ARTZINIEGA
aurkibidea

Aurkibidea

azala

I. La sιduction edo lehen inpresioak eragiten duen kitzikadura

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

II. Le fantτme edo ikusten dena eta benetan dena ilusioak elkartzen dituenean

—7—

—9—

—10—

—11—

—12—

III. La tromperie edo albo kalteen beharrezkotasunaren apologia

—13—

Aurkibidea

azala

I. La sιduction edo lehen inpresioak eragiten duen kitzikadura

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

II. Le fantτme edo ikusten dena eta benetan dena ilusioak elkartzen dituenean

—7—

—9—

—10—

—11—

—12—

III. La tromperie edo albo kalteen beharrezkotasunaren apologia

—13—

 

 

8

 

Sekulako kalapita entzuten zen atea zabaldu aurretik ere. Irati eta Mikel eztabaida betean zeuden eta ez ziren ohartu ere egin Josu etxera sartu zela. Gonbidatuen gelan sartu zen. Aurikularrak jantzi eta bere zereginetara. Ez zitzaion momentu egokia iruditu Izaro Bilbora gonbidatzeko.

 

Ea biharko gauzak baretzen diren. 21:56

Ba hemen gauzak geroz eta psikotikoago jartzen ari dira. 21:58

Mojak ere beldurtuta daude basurdeekin. 21:59

Otoitz egin diezaiotela jainkoari. 22:00

Horretan ari dira. 22:00

Komentuko harresitzarrak ez dituzte saltatuko. 22:01

Hori seguru. 22:01

Zuk uste duzu konponduko dutela? 22:02

Ehiztariek diozu? 22:02

Iratik eta Mikelek. 22:03

Ez da lehenengo aldia. 22:03

Mikelek azken hilabete gatazkatsuak izan dituztela kontatu izan dit. 22:03

Baina eztabaidak, besterik ez. 22:04

Abisatu amaitzen badute. 22:06

Iratirekin hitz egin nahi dut. 22:06

[...]

Oraintxe isildu dira. 22:47

 

        Isiltasunak ez du esan nahi hitzak agortu direnik. Esan nahi ez direnak ez esateko estrategia besterik ez da izaten gehienetan. Hanka sartzea izan daitekeelako, edo hanka sartzea dela pentsatzen delako.

        Hirugarrengoen hitzak entzun nahi zituzten orduan. Eta bat-batean, mezua mugikorrean. Burkotik burua jaso eta aparatua hartu zuen. Izarorena zen.

        Biharamunerako geratu ziren Bilboko kafetegi batean. Larunbata zen eta atsegin izaten zuen norabide zehatzik gabe kaleetan barrena galtzea. Normalean bakardadean egitea gustatzen zitzaion, baina Izaroren konpainia aproposa zelakoan, eguerdi aldera egin zuten hitzordua autobus geltokian.

        —Beharbada txorakeria bat irudituko zaizu —hasi zitzaion esaten Irati—, baina zurekin beste askorekin baino erosoago sentitzen naiz mamuei buruz hizketan.

        Ibaiari begira geratu ziren barandaren kontra jarrita. Jendea paseoan zebilen hara eta hona denborak eta urrats kopuruak neurtutako ibilbideetan.

        —Eta zure lagunak?

        —Noizbehinka ikusten ditut, baina gehienek beste gauza batzuk dituzte buruan. Badakizu, ama izan nahi dutela edota ezkontza planak eta horrelako gauzak.

        —Bai, ulertzen dizut. Ni ere fase horretan nago.

        Ezustean hartu zuen Irati kontuak. Baina are gehiago kezkatu ez zedin, bere ezagunak ere antzeko egoeran aurkitzen zirela argitu zion. Izaro, ordea, bidaiaz bidaia ibili ohi zen. Artearen historia ikasi zuen bere garaian, eta ordutik artelanei lotuta eta museoz museo ibili izan da lanean. Hori dela eta jaioterritik kanpo denbora asko eman izan du, zeina lagunek aurpegiratu dioten behin baino gehiagotan ez egon izana euren bizitzako unerik onenetan.

        Izarok, ordea, ez zuen horretaz hitz egiteko gogo askorik erakusten. Gaiaz jakitun izateko beharrezko datuak eman eta gero, bestelako zerbaiti buruz hasten zen hizketan. Iratik ere ez zuen nahi une oro elkarrizketaren erdigune izatea. Barruan zeramatzanak hustu nahi zituen, eta ibaiak itsaso zabalera eramaten bazituen betiko, hobe. Itsasaldetik sartzen zen haizeak, ordea, zerurantz altxatzen zituen pentsamendu pisutsu haiek denak, agian hodeietan itsatsi eta etorkizuneko egun euritsu batean eror zitezen malenkoniaren izenean.

        Dekadentzia margotuaren itsasadar postmodernoak, korrikalari mekanikoen joan-etorriak eta haizearen ustezko freskotasunak zerbait hartzeko proposamen unisonoa egitera eraman zituen bai Izaro eta bai Irati. Elkarri barre eginda abiatu ziren inguruko taberna batera eta bertan, mexikarraren harridurarako, Iratik garagardo handi eta hotza eskatu zuen.

        —Zer gertatzen da?

        —Barruak nahastuta ditudanean nik ere garagardo hotza edateko ohitura dudala, Irati.

        Garagardoek luzerako eman zuten, azkenerako afaltzeko ordua bera ere ahazteraino. Artziniegara itzultzeko beranduegi zen, eta etxean tokia zuela esan eta gero, beste garagardo bana eskatu zituen Iratik.

        —Eta ez bazaio gustatzen, niri ere ez zitzaidan gustatu zinemagile arraro hori etxean sartzea. Gainera pentsatzen du zuk zerbait nahi duzula berarekin urtegian larrugorritan bainatu zinelako.

        —Benetan hori pentsatzen duela Josuk?

        Galdera jakin-mina adierazten zuen tonuan artikulatu izanak Iratiren pentsamenduetan halako susmo behe lainoa zabaldu zuen. Ezinezkoa zen Izaro bezalako neska bat Josurekin interesatua egotea, zerbait antinaturala iruditzen zitzaion. Halere, bera ez zen inor euren artean sartzeko, eta iradoki zion benetan poztuko zela mutila baldin eta gonbidatuen gelan topatuko balu. Hori Tinderreko norbait eraman ez bazuen, ze seguru zegoen Mikelek ez ziola horrelako ezertarako oztoporik jarriko.

        —Gutxienean norbaitek larrutan egingo du gure etxean.

        Baziren lau hilabete sexurik gabe. Eta maitasun keinuak mekanikoak bilakatu ziren edo erosketa zerrendan apuntatu beharrekoen artean aurkitzen ziren. Agendak aurrez jakin zitezkeen egin beharrekoz beteta zeuden eta Anari buklean entzutea bezain intimoa zen etxean bakarrik aurkitzen zenean masturbatzea.

        —Konpondu ezin bada, zertarako jarraitu pitzadurak salto ezinezkoekin lotzen?

        —Kirol olinpiko izendatu beharko lukete: jauzi emozionala.

        —Testosterona falta zaio kirol gisa onar dezaten.

        Lauak edo bostak ziren etxera iritsi zirenean. Bakoitza aurrez okupatuta zeuden oheetan sartu ziren.