Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia
Izaro izeneko printzesa eta krimen zoroangarriaren tesia
Ugaitz Agirre Zapirain

ARTZINIEGA
aurkibidea

Aurkibidea

azala

I. La sιduction edo lehen inpresioak eragiten duen kitzikadura

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

II. Le fantτme edo ikusten dena eta benetan dena ilusioak elkartzen dituenean

—7—

—8—

—9—

—10—

—11—

—12—

III. La tromperie edo albo kalteen beharrezkotasunaren apologia

—13—

Aurkibidea

azala

I. La sιduction edo lehen inpresioak eragiten duen kitzikadura

—1—

—3—

—4—

—5—

—6—

II. Le fantτme edo ikusten dena eta benetan dena ilusioak elkartzen dituenean

—7—

—8—

—9—

—10—

—11—

—12—

III. La tromperie edo albo kalteen beharrezkotasunaren apologia

—13—

 

 

2

 

Atzeko atetik irteten zenerako, han zegoen Josu dena prest zuela bideo-kamerarekin etorrera filmatzeko Hollywood edota Broadwayko izarra bailitzan. Atzerapen handiarekin bazetorren ere, ez zion askorik ardura mutilari. Eguzkiaren mugimendua eta kokapena, zeru urdina nabigatzen zuten hodei bakanen ausazko jitea, aurreko autobusek utzitako pneumatiko arrastoak atzeko atearen kokaleku zehatza jakiteko... eta gero kamera non ipiniko: enkoadraketa aproposa, perspektiba esanguratsua eta argiztapen zehatza. Adimen maniako baten dedukzioak besterik ez ziren. Alboko terrazan zeudenak harri eta zur utzi zituen bere performanceak.

        12:46 zenean ailegatu zen autobusa. Azken uneko erroreak konponduta, eskutako bideo-kameraren grabatzeko botoia sakatu zuen. Bere buruan nostalgiaz gogoratzen diren modernitate hartako udak eta bideo amateurrak zeuden. Horregatik, ixa motibogatik lentearen aurrean gurutzatu zen argi-izpi itsugarriak sentsazio orgasmikoak eragin zizkion. Bidaiariak jaisten hasi ziren, banan-banan, kasualitatez intriga erantsiz eszenari, harik eta Printzesa denetan azkena agertu zen arte: ile adats luzeen belztasuna, azalaren beltzarana, ezpainen gorria, gorputzaren liraina soineko urdin argiz dotoretua. Bazen-behin-urruneko-lurralde-batean esamoldea erabiliz hasten ziren ipuinetatik ihes egindako printzesa izan zitekeen. Bitartean, ergelduta ikusten zuenarekin eta ia lerdea bi ezpain ertzetatik eroriz, besoa okertzen ari zitzaion mutilari ohartu ere egin gabe. Sandalia loredunak filmatu zituen behintzat.

        Maletategitik motxila handia atera eta mutil gaztearengana hurbildu zen.

        —Josu zara, ezta? Ni, Izaro.

        Hala zela baldarki esan zion, baina are baldarragoak izan ziren agurreko bi musuak. Auskalo zer pentsatuko zuen une hartan Izarok. Irudipena da halakoetara ohitua zegoela. Ez zen lehen aldia eta gutxiago azkena. Motxila bizkarrean hartzerakoan, aurretik zekarren neke aurpegia nekatuagoa bihurtu zela ohartuta, tragoren bat hartzea proposatu zion Josuk. Baiezkoa, pozarren; gainera, harrera egiteaz arduratzen zen udal ordezkaria berandu zebilela gaineratu zuen. Poliziarekin bilerak edo horrelako zerbait kontatu zion Bilbora iritsi berritan.

        —Esan dit ordu biak aldera edo deituko nauela eta ostatuaren kontuak eta beste egingo ditugula.

        Frontoi alboko kafetegian jarri ziren biak, justu argia eta itzala bereizten ziren mahaian. Izaro argiaren aldean jesarri zen beltzarana oraindik beltzaranago bihurtu nahian. Eguzkitako betaurrekoak ipini eta iraileko egun eguzkitsu hartako argi printzen berotasun goxoa dastatu zuen. Josu, ordea, itzalekoa zen. Gorroto zuen izerdi tantak bizkarretik behera sentitzea ezer egin gabe.

        —Zer nahi duzu, Izaro, kafe bat edo?

        —Garagardoa. Handia. Hotza.

        Ezustean harrapatu zuen erantzun argigarriak. Ezusteko handiagoa izan zen zurrut bakarrean ia edalontzi erdia hustu izana. Eta bitartean Josu ebakiari birak eta birak emanez, mareatzeraino beroa baitzegoen.

        —Toki polita dirudi Artziniegak, ez duzu uste, Izaro?

        Autobus geltokitik terraza hartara egongo ziren ehun bat metroko paseotxoan, indianoen palazioek deitu zioten arreta, halako misterio puntu bat, abandonatuta nabari zenaren seinale. Gerora jakin ahal izan zuen atzerriko inbertsio funts batek erosi zuela New Yorkeko idazle batentzat, zeina noizean behin agertzen baitzen arabar lur haietan. “Bai, hala dirudi”, kortesiazkoarekin erantzun zion laster botaka egingo zuen kafea nahasten jarraitzen zebilen mutilari. Tenperatura kontrasteak blaituta zuen edalontzia hartu eta bigarren tragoa ematera zihoanean ohartu zen Izaroren begien urdinaz. Zeru urdin mugagabea maitemintzeko? Hipnotizatuta utzi zuten, tentelduta hitzik esan gabe eta berari begira. Emozio leherketa sentitu zuen barne-barnean, adierazi ezinak diren horietakoa zerbait sublimea delakoan.

        —Hor zaude? Niri begira jarri zara... Zerbait dut aurpegian?

        —Because the sky is blue my love are you.

        —Zer?

        —Ezer ez. Filmaketa kontuak —horrekin disimulatuko zuelakoan zeru urdinak negarra eragiten ziola Liverpooleko laukoteari.

        Edalontziari azken aldiz heldu zion geratzen zitzaion garagardo guztia zintzurretik behera isurtzeko. Bitartean, kafe tanta bakar batek ere ez zituen Josuren ezpainak ukitu. Kafearen eta esnearen arteko nahasketaren koloreari adi-adi begira zegoen, Izarori begiratzeak sortzen zion errespetutik lotsagorritzera tupust bakarra baitzen. Izarok edalontzia mahaiaren gainean utzitakoan, Josuren estrategia guztiak hankaz gora geratu ziren, begietara so geratu baitzitzaion. Aurrekoaren mendekua zirudien edo akaso begirada psikoanalizatuz Josuren izaera ezagut zezakeen. Urduritasun dardarak gorputz guztia gurutzatu zion mutilari, zeharo deserosoa zitzaion egoera, eta, zuhurtziaren izenean, ez zen keinurik ρimiρoena egitera ausartzen. Begiak ekiditen, ezpain haragitsuetan bukatu zuen begiradak.

        —Esan, Josu, zer daukazu buru horretan bueltaka?