Jeanne
Jeanne
Edorta Jimenez

UZTARITZE
 

 

II

 

Betidanik zuen dotoretasunaz jantzirik agertu zen, ohiko poltsa narruzko haietako bat lepoan eskegita. Argalago zegoen, hori bai, eta betazpi nabarmenak ageri zituen. Horiek ez zizkion musukoak estaltzen ahal. Zenbat egun ziren ama hil zitzaiona? Polito negar eginda zetorren. Edonola ere musukoak, beltza, edertzenago egiten zion begitartea; esmeralda bi haiek. Lentzeria hartan ere. Nirea farmaziakoa zen, horra. Ez nuen aldean, eskerrak.

        Zer hartu behar duzu?

        Neuk eskatuko dut.

        Tearekin itzuli zen, eta nire aurrean eseri. Nire ardo zuriari zurrupada bat egin nion.

        Tea ordu honetan?

        Ez zidan erantzun.

        Plaza Berriko terrazetan aperitifaren tenorea zen. Denetan ere edukiera-mugak polito gainditurik ziren.

        Ez duzu musukoa kendu behar?

        Ez du ezertarako balio. Jendeagatik erabiltzen dut. Beti bat eta bera.

        Hala esan zuen arren erantzi egin zuen. Artean eder ezpainak; goikoaren luze-zabalen, sudurperako aldean, zimur artezak ageri zituen. Urteen markak, hala ere harmoniatsuak.

        Zer duzu ukalondoan?

        Ezer ez. Aspiradora madarikatua!

        Aspiradora ukalondotik pasatu duzula esan nahi duzu?

        Horrelako zerbait. Zer duzu kontsultatzeko?

        Ama hil zaigu.

        Eskela ikusi nuela uste dut.

        Halaxe esan nion, tentela ni!

        Ez zenidan deitu.

        Tearen ontziari estalkia kentzen ziolarik finko begira geratu zitzaidan. Erredun sentimendua berpiztuko ote zidan, ba?

        Ez nengoen seguru. Eskelako Teresa hura zuen ama zenik, zera, inoiz ez dut zure bigarren abizena jakin. Covid-19a?

        Hara! Ez? Nire izena eskelan zegoen. Zenbat Taresa ezagutzen dituzu, ba? Covida, bai. Gainera ondo jakin behar duzu Aurrekoetxea dela nire bigarrena, bai? Ez duzu gogoan pasaportea egitera lagundu ninduzula? Betiko gezurtia izaten segitzen duzu.

        Iraganekorik oroitaraziko ez zenidalakoan lotu ginen.

        Egia. Gogoan duzu etxeko arasa misteriotsu hura?

        Nola ez!

        Behin, Getxoko haren etxean inor ez zela, bere ohe zaharrera gonbidatu ninduen eta, izarak izerditu ostean dutxara bidean familiaren sekretua erakutsi zidan; arasa hura! Berinek babesturik baziren han liburuak, paperak eta beste. Ni naizen antigoalekoen zalea, adurretan nengoen. Zurgin lan fina zen; masoi ikurrak, lauburuak eta familiaren ustezko armarri irudiak zituen, tartean itsasontzi birenak; beladuna bata, tximiniaduna bestea. Haren euskarri egiten zuen kaxak bezala.

        Zer dira horko barrukoak?

        Ez dakit. Inoiz ez digute giltza non dagoen esan. Aitaren aitonarena omen zen.

        Euskal masoia?

        Kilikagarriago zaizu hori nire biluztasuna baino?

        Dutxan erakutsi nion ezetz.

        Zabaldu egin ditut arasa eta kaxa sekretuak. Kostatu zait giltza topatzea.

        Eta?

        Poltsa zabaldu zuen. Teak ukitu gabe segitzen zuen. Nire ardoa azkenetan zen. Keinu egin nion zerbitzariari.

        Beste bat.

        Edaten segitzen duzu?

        Hau oraingo hau pandemiak eman digun atsedenaldia da, ez besterik. Carpe diem!

        Inportanteagoa da ardoa ekarri dudana baino, ala?

        Barka, Taresa.

        Gutun-azal bat atera zuen mahai gainera.

        Non utziko dizut?

        Nirea bai suertea, bizkor zebilen zerbitzaria.

        Berton utzi.

        Koparekin batera kontuaren tiketak ere neuk esandako tokian ipini zituen.

        Hau nire kontura.

        Tiketak aztertu zituen.

        Kartera bilatu zuen poltsa barruan. Pittin bat kostatu zitzaion.

        Eutsi!

        Hurrengoa nire kontura.

        Ez zuen ezer esan. Gutun-azalari begirik kendu gabe zegoen.

        Ez dut betaurrekorik ekarri.

        Ea hauekin.

        Poltsatik farmazia, gasolindegi eta halakoetan saltzen diren horietakoak atera zituen. Ez zidaten lar laguntzen, baina tira. Gutun-azalaren ezkerreko erdian izandako hitzak ezabaturik ziren. Denboraren poderioz, hain segur. Eskuineko aldean hitz bi irakur nitzakeen; goian, Martikorena; behean, Purgua.

        Begitu atzealdekoa.

        Bilbao, besterik ez.

        Betaurreko hobeekin gure birraitonaren izena irakurri ahal izango duzu. Arasa eta kaxa urteetan zabaldu barik, badakizu, hezetasuna.

        Barrukoa ateratzeari ekin nion.

        Taresak tea hustu zuen. Keinu egin zion zerbitzariari.

        Orri bakarra, lautan tolestua, hara zen zegoen haren barruan.

        Zabaldu!

        Halaxe egin nuen. Kontuz eta tentuz, bai. Orria hezetasunak jota zegoen; ertzak denboraren hortzek kraskaturik zeuden.

        Bermuta; prestatua.

        Ez nuen ikusi etortzen zerbitzaria. Beste ardo bat gura ote nuen keinua egin zidan. Baietz nik buruaz.

        Orria behatu nuen. Lerro harrigarri batzuk zeuden han, zenbaki zerrendekin, denak ezker-eskuin horizontalean idatziak; zenbakien ordez, tarteka, marra hutsak zeuden. Ez nituen lerroak zenbatu. Goibururena eginez zenbaki bakarra zegoen. Buruz dakit: 1/554/1/17.

        Eskerrik asko!

        Zerbitzaria berriro etorria zen.

        Hieroglifiko galanta. Morsea ez da.

        Horraino neu ere iristen naiz. Osasuna!

        Zergatik jo duzu nigana?

        Ez zara ba bankako informatikari espezializatua? Ez zarete ari enkriptazioen gorabeheretan, zuek guri dirua nola ostu bai baina guk zuei nola kendu jakin ez dezagun? Zuretzat hieroglifiko honek haur-jolasa behar du.

        Ez hitz egin presentean, mesedez; erretreta hartuta nago. Zu?

        Beti lanean.

        Ez nion galdetu fisioterapia, yoga eta, oro har, sendaketa naturalak lantzen segitzen zuenetz. Musukoaz esan zidana nahikoa nire buruari baietz erantzuteko.

        Arasa ikusi beharra daukat. Bitartean…

        Bitartean atxiki kopia horri. Kopia da eta. Deituko dizut.

        Zera, bermuta…

        Kolpe bakarrean hustu zuen; jagi eta batera musukoa jarrita, hantxe joan zen, ibilkera dotorez, plazako ate nagusitik galdu arte, atzera begiratu gabe.

        Iritsiko ote zen hogei eurorekin? Bilbo gentrifikatuan egun ez dago ezeren prezioa jakiterik.

 

 

KANDIDO IBINARRIAGAREN
HIEROGLIFIKOA

 

1/554/1/17

 

2/321/1/8 - 1/430/2/13 - 1/228/1/2 - 2/447/2/12 - 1/238/3/7 - 1/348/2/6 – 1/2/1/1

1/390/1/15 - 1/272/3/8 - 1/40/3/14 -  1/359/2/15 - 1/231/1/1 - 2/132/1/4 – 2/121/3/2  -2/172/2/9 - 1/2/1/1

1/532/1/10- 1/532/1/10 - 1/75/3/4 - 2/395/3/1 - 2/431/3/2 - 1/237/3/17 -  1/238/3/7 - 1/466/3/13 - 1/2/1/1

1/406/2/9 - 1/40/3/14 – 1/431/1/8 – 2/109/1/7 -2/181/3/6 – 1/167/321- 1/149/1/6 – 2/365/1/2

 

1/268/3/15 – 2/230/3/2- 1/455/1/1 - 1/40/3/14 – 1/123/2/9 – 2/180/3/9 - 1/2/1/1

1/40/3/14 - 1/293/2/1 - 1/195/3/1 - 2/112/3/7 - 1/415/1/15 - 1/447/1/18 - 1/398/2/7 – 2/398/2/7 - 1/2/1/1

2/169/1/3 - 1/539/2/3 – 2/395/3/1 – 2/398/3/11 - 1/2/1/1 – 2/261/1/1 – 1/63/2/13 - 1/2/1/1

1/123/1/5 – 1/217/1/4 - 1/13/1/6 - 1/2/1/1 - 1/195/3/1 – 2/113/3/5 – 1/388/1/10/ - 1/2/1/1

 

1/145/1/5 – 1/438/3/16 – 1/118/2/11/ - 1/66/3/18 – 2/238/3/13 - 1/2/1/1 – 1/162/1/15

1/21/2/15 – 1/417/2/6 – 2/262/2/1 – 2/112/2/2 - 1/195/3/1 – 2/79/2/5- 1/416/10 – 1/114/1/15 - 1/2/1/1

1/14/1/24 - 2/98/2/5 - 1/293/2/1 - 1/14/1/24 - 2/98/2/5 - 1/293/2/1 - 1/14/1/24 - 2/98/2/5 – 1/287/1/15 – 2/443/2/5 - 2/452/3/4 - 1/2/1/1

2/79/2/5 - 2/112/1/15 - 1/127/2/5 – 1/23/2/8 – 1/62/1/5 - 2/261/1/1 - 1/504/2/6 - 1/2/1/1

 

2/132/1/4 - 1/399/1/6  - 1/298/2/12  - 1/400/1/6 - 2/81/1/1- 1/410/1/20 - 1/400/1/6 - 1/66/1/4

1/174/3/2  - 1/162/2/13 – 2/104/1/14 - 1/388/1/10/ - 1/40/3/14 - 1/127/2/22 - 1/40/3/14 - 2/261/1/1 -1/353/1/13

1/380/2/10 - 1/161/1/21 – 1/370/2/4- 1/106/2/12 - 1/2/1/1 - 1/380/2/10 – 1/187/2/7 - 1/2/1/1 – 1/5473/3

1/341/2/7 - 1/103/1/21 - 1/182/3/1 - 1/400/1/6 -1/399/1/6 - 1/238/3/7- 1/72/1/15 - 1/554/2/1