Leku bat omen zuen mundu horretan,
joan beharra dauka,
“maite zaitut eta dena esanda dago,
banoa lasai”.
Xabi Bandini
Amasa-Villabonako jendeari, oparitutako elkarrizketa,
hitz, istorio, keinu, besarkada guztiengatik,
etxean bezala sentiarazteagatik,
zuen herriaren parte izaten uzteagatik,
eskerrik beroenak.
Abuelo Victorrentzat,
zure hegaldiak utzitako hutsunean
sortutako kontakizuna, zuretzat.